Upategia
EUSKAL KOSTALDEAREN ESENTZIA, BOTILAN
Lan onarekiko maitasunak, ardo bikainekiko pasioak eta kalitatezko mahastizaintzarekiko eta ardogintzarekiko konpromisoak bat egiten dute lursail-ardoen proiektu zirraragarri honetan, Bizkarragan, San Prudentzio auzoan (Getaria).
Berrogeialdian bete-betean ginela sortu zen ideia: ehun urtetik gorako 1.276 m2.-ko mahasti abandonatu bat berreskuratzea.
Kalitate goreneko ardoak ekoizteko asmoz, mahastiko ekoizpen-prozesua ahalik eta gehien errespetatuz eta upategian ahalik eta gutxien esku hartuta, gure helburua da tokiko ardo-esperientzia paregabea eskaintzea.
Getariako Txakolina jatorri-deiturako ardo zuriaren bi lerro ekoitzi ditugu, bertako Hondarrabi Zuri mahats-barietatearekin.
Iturregi Bizkarraga 2022
12.900m2 mahastiak, potentzial kualitatibo handikoak, Zumaian kokatuak. Hego-ekialdeko orientazioa dute, eta besorako egitura. Hortik dator Getariako Txakolinaren gure bertsio berezia. Eskuz hautatzen ditugu kalitate-parametro zorrotzenak betetzen dituzten mahats-mordoak, eta, 2022ko uztan, 2.638 botilatara mugatu genuen ekoizpena.
Getariako Txakolinaz espero diren ezaugarriak biltzen ditu, baina konplexutasun eta dotorezia handiagoarekin. Edakeran, txakolin honek gama altuko klasea erakusten du, eta Hondarrabi Zuri barietatearen berezko freskotasuna eskaintzen du, hondarren gainean pausatzeak ematen dion testura biribil eta arinagoarekin aberastua. Neurrizko azidotasuna du, izaera ematen dion tanino-ukituarekin, eta gorputz eta freskotasunaren arteko oreka bikaina lortzen du.
Dastatzearen fitxa
EKOIZPEN-EREMUA | Getariako Txakolina JD, Getaria, Gipuzkoa. |
---|---|
BARIETATEA | %100 Hondarrabi Zuri. |
MAHASTIAK | 2005eko saila, hego-ekialdeko orientazioa. Besorako egitura. |
LURZORUA | Buztintsu-lohitsua, aldapa neurritsua. |
GRADUAK | %12 Bol. |
ELABORAZIOA ETA ONTZEA | Mahatsak eskuz bilduak 2022ko irailean. Prentsaketa horizontala eta 48 orduko hondar-garbitze entzimatikoa. Altzairuzko biltegian hartzitua. Zortzi hilabeteko ontzea bere hondar finen gainean 2.000 litroko gaztaina-zurezko upelean. |
BOTILATZEA | 2.638 botilako ekoizpena. 2023ko ekainaren 13an, kortxo naturalarekin. |
Dastatzearen oharrak
Itxura: lasto-koloreko horia eta tonu berdexkak. Bereizgarri ditu distira eta kopa bat dastatu bitartean mantentzen diren burbuila finak.
Usaimena: aromari dagokionez, konplexua; bikain konbinatzen ditu mahatsaren aroma primarioak (adibidez, fruitu zuriak eta belarra) aroma tertziarioagoekin, esaterako, gaztainondo-zura –nabari da, baina ez da gailentzen– eta bere hondar propioetan ontzeak ematen dizkion ukitu gozoagoak.
Zaporea: Hondarrabi Zuri mahats-barietatearen esperotako freskotasuna du, egurrean ondu da bere hondar propioekin, eta horrek egitura, gorputza eta leuntasuna ematen dizkio. Neurrizko azidotasuna eta tanizitate arina. Txakolin tradizionala, baina gama altukoa.
Uztartzea
Bikain doa aperitibo hotzekin (esaterako, gildekin) eta tokiko arrainekin (Kantauriko antxoarekin eta hegaluzearekin, kasu).
Bikain doa, halaber, itsaskiarekin eta haragi zuriekin.
Iturregi 2021
Lursail-ardoa, mahatsak eskuz bilduak, 2020an berreskuratutako ehun urtetik gorako mahasti txiki batean, itsasotik metro gutxira dagoen kokapen pribilegiatuan, lurzoru karedunean eta hegoaldeko orientazioarekin. Hondarrabi Zuri barietateko makatz gaineko 396 mahatsondo prefiloxerikotatik abiatuta, dotorezia, tentsioa, fruta freskoa eta bertikaltasuna konbinatzen dituen heltzeko ardo bat lortzen da.
Eremuko potentzial kualitatiboa ustiatzeko, tokiko mahatsaren izaera berdingabea errespetatuta eta upategian esku-hartze minimoa izanda, 1.150 botilatako edizio mugatua ekoitzi da. Gama altuko ardoa egiteko Iturregi taldearen apusturik handiena da.
Dastatzearen fitxa
EKOIZPEN-EREMUA | Getariako Txakolina JD, Getaria, Gipuzkoa. |
---|---|
BARIETATEA | %90 Hondarrabi Zuri eta %10 Hondarrabi Beltza. |
MAHASTIAK | Ehun urtetik gorakoa, makatza. Mahats-parrako egitura. |
LURZORUA | Kareharrizkoa, testura limotsua. Azalera: 1.276 m2. |
GRADUAK | %12 Bol. |
ELABORAZIOA ETA ONTZEA | Mahatsak eskuz eta mailaz maila bilduak 2021eko irailaren 25ean eta urriaren 13an. Mahats-mordoak zorroztasun handiz aukeratu ditugu mahastian. Prentsaketa horizontala eta 48 orduko hondar-garbitze estatikoa. Hartzidura alkoholiko eta malolaktikoa 225 litroko haritz-zurezko upelean, modu espontaneoan. Hemezortzi hilabeteko ontzea bere hondarretan upelean eta urtebete baino gehiago botilan. |
BOTILATZEA | 1.150 botilako ekoizpen mugatua. 2023ko ekainaren 13an botilatua, kortxo naturalarekin. |