Logelak
EZAGUTU GURE LOGELAK
Euskal kostaldea zeharkatzen duten herri txikien izenak dituzte eta, diseinatzeko orduan, xehetasun guztiak aintzat hartu ditugu. Ezagutu gure hotelaren zortzi logelak, eta erabaki zein gustatzen zaizun gehien.
Itsasorako bistak

Jaizkibel

Igeldo

Zarautz

Getaria Suitea
Mendirako bistak

Orio

Zumaia

Askizu

Iturregi Suitea
ITSASORAKO BISTAK
JAIZKIBEL
Tonu alaiekin eta inspirazio ingelesarekin dekoratuta dago gela, eta bistak nabarmentzen dira. Bainugela argitsua du logelan integratuta, eta bainuontzi bat du leihatearen parean. Getariako saguaren bista politak eskaintzen ditu, bainu lasaigarri batez gozatzeko ezin hobea. Balkoia du, eta kanpo-altzariak ere bai.
ITSASORAKO BISTAK
IGELDO
Izkinako logela dotorea da. Kostaldearen bista ederrak eskaintzen ditu eta, gainera, lorategira ematen duten leihate handiak ditu. Balkoia du, eta altzariak ere bai. Mahaia bikaina da gosaltzeko inguruaren lasaitasunaz disfrutatzen den bitartean. Bainugela zabal eta bereizia du, bainuontzi exentu politarekin eta bereizitako dutxarekin hornitua.
ITSASORAKO BISTAK
ZARAUTZ
Txapitula-formako logela zoragarria da, eta sabai altuak eta kolore dotoreak ditu. Kantauri itsasoaren bista politak eskaintzen dituen leihate zabalaren alboan, sofa eroso bat du. Bainugela logelan integratuta dago, eta egurrez estalitako bainuontzia eta berezitako dutxa ditu. Konketa originala du, antzinako tximinia zaharberritu batekin dekoratua. Gela zinez atsegina da.
ITSASORAKO BISTAK
GETARIA SUITEA
Suite dotorea da eta xehetasun klasikoak ditu. Errezeldun ohe handia eta armairu altuak nabarmentzen dira. Bainugela handiak apain-mahai dotorea, itsasorako bistak dituen bainuontzia eta bereizitako dutxa ditu. Hala ere, bere xarmarik handiena balkoi pribatuan du; eraikinaren goialdean kokatua, primerako lekua da kostaldeko bistak ikusteko gosaldu bitartean, kopa bat ardoz edo paisaiak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzen den bitartean. Hoteleko logelarik kutunena.
MENDIRAKO BISTAK
ORIO
Kolore lasai eta argiekin dekoratuta dago, eta bereizitako dutxa eta bainuontzia dituen bainugela argitsu egokitua du. Mendebaldera orientatutako leihate bat du, lorategira ematen duena.
MENDIRAKO BISTAK
ZUMAIA
Izkinako gela argitsua da, eta tonu beroetan dekoratuta dago. Errezel dotorea nabarmentzen da. Bi leihate handi ditu lorategirako eta mendietarako bista zabalekin. Horri esker, logela hau hoteleko argitsuenetako bat da. Irakurketa-txoko txikia eta sofa ditu. Bainugela independenteak egurrez estalitako bainuontzia eta bereizitako dutxa ditu.
MENDIRAKO BISTAK
ASKIZU
Txapitula-formako sabai altuko gela da, eta ekialdeko ukitu dotoreekin dekoratuta dago. Bainugela moderno eta sofistikatua du logelan integratuta, eta beirazko dutxa zentralak bi konketa independente bereizten ditu albo bakoitzean. Leihate handitik lorategi zoragarria ikusten da, bai eta garai bateko baserriaren harrizko arkua ere (han dago igerilekua). Irakurketa-txokoa eta sofa ditu.
MENDIRAKO BISTAK
ITURREGI SUITEA
Suite dotore, zabal eta argitsua da, kolore beroekin dekoratuta dago eta jantzigela irekia du. Leihate handitik arratsaldeko eguzkia, igerilekua, mendia, ortzi-muga eta Askizu herrixka ikusten dira. Bainugela handian, bainuontzi dotorea, bereizitako dutxa irekia eta bi konketa independente ditu. Egonaldi ahaztezin baterako erosotasun guztiak eskaintzen ditu.