Isiltasunaren boterea

EUSKAL KOSTALDEAREN BIHOTZEAN

-+
-+

Benetako luxua
hura bizitzea da

HOTEL ESKLUSIBO BIHURTUTAKO GARAI BATEKO BASERRIA, EUSKAL KOSTALDEAREN BIHOTZEAN KOKATUA.

Iturregi hotela txakolin-mahastiz inguratuta dago. Fatxada ederra du, eta leihate zabalak ere bai, Kantauri itsasorako bistak eskaintzen dituztenak. Zortzi logela baino ez ditu. Arretaz diseinatu dira, eta estilo berezian dekoratu. Bake- eta lasaitasun-espazioa eskaintzen dute naturan bete-betean.

Hotela

Zortzi logelako luxuzko hotela da Iturregi, eta euskal kostaldearen bihotzean dago, Getarian.

Gure logelak

Iturregik sei logela dotore eta bi suite ditu, guztiak indibidualki dekoratuak eta estilo desberdinekin. Gustu eta lehentasun guztiak asetzeko diseinatu dira. Ikusi zein den zure logelarik gogokoena.

Gure lurreko ardoak

Lan onarekiko maitasunak, ardo bikainekiko pasioak eta kalitatezko mahastizaintzak eta ardogintzak bat egiten dute gure hotelaren inguruetako lursail-ardoen proiektu berri honetan. Berrogeialdian bete-betean ginela sortu zen ideia: ehun urtetik gorako 1.276 m2-ko mahasti txiki abandonatu bat berreskuratzea.

Ekitaldiak

Gozatu esklusiban gure hotelaz ezkontza ahaztezinak, ekitaldi korporatibo dotoreak eta otordu esklusiboak (chef pribatuarekin) egiteko. Ingurune pribilegiatua eta arreta-zerbitzu pertsonalizatua eskainita, gure taldeak berezi eta gogoangarri bilakatuko du une bakoitza.

Oparitu Iturregi

Urteurreneko, ezkontzako, urtebetetzeko edo beste edozein ospakizuneko opari bat keinu benetan esanguratsu bilakatzen da Iturregin esperientzia bat oparitzea aukeratzen denean, horri esker oroitzapen ahaztezinak sortuko baitituzte gehien maite ditugun pertsonek.

Kontaktua

Getarian dago, Cristóbal Balenciagaren eta Juan Sebastian Elkanoren etxean, herri eder horretako mahastien eremuan.