Ingurunea
ASKO DU ESKAINTZEKO
GASTRONOMIA
Parrilla izarra den erretegi tradizionalak, Michelin izarrak dituzten jatetxeak, upategiak, sagardotegiak… Euskal gastronomia ezaguna da mundu osoan eta Iturregi hotelak benetako sukaldaritza-tenpluak ditu inguruan.
Inguruko parrilla-jatetxerik onenak:
- Elkano jatetxea (Getaria)
- Kaia Kaipe jatetxea (Getaria)
- Txoko jatetxea (Getaria)
- Astillero jatetxe-erretegia (Getaria)
- Iribar jatetxea (Getaria)
- Bedua erretegia (Zumaia)
- Hamarratz jatetxea (Zumaia)
- Katxiña jatetxea (Orio)
Inguruko Michelin izarreko esperientzia gastronomikoak:
- Arzak jatetxea ***
- Martín Berasategui jatetxea ***
- Akelarre jatetxea ***
- Mugaritz jatetxea **
Bisitan, ezinbestekoak dira Donostia hiri ederra eta haren Alde Zaharreko pintxo ezagunak:
- Pintxo-tourra Donostian.
- Sagardotegia Astigarragan.
Txangoa Arabako Errioxara, ardo nazional onenen gailurrera:
- Ardo-dastatzeak.
- Upategietako bisitak.
MENDIA
Iturregi leku estrategiko batean dago, itsasoaren eta mendiaren artean. Lekua zoragarria da inguruko paisaia bukolikoak oinez edo bizikletaz ezagutzeko. Kostaldeko arrantza-herriak bisitatzea, mahastiek besarkatzen dituzten bideetan barrena ibiltzea… eta, txangoa amaitzeko, txakolina dastatzea.
Gozamena natura maite dutenentzat!
GURE KOSTALDEA
Itsasoak garrantzi handia izan du beti Euskadiren historian (Lurra zirkumnabigatu zuen lehen gizona Juan Sebastian Elkano izan zen, Getarian jaioa, hain zuzen). Gaur egun, euskal kostaldea aisialdirako eta gozamenerako leku garrantzitsu bilakatu da: surfean aritzeko hondartzak ditu, itsaslabar ikusgarriak bisita daitezke –tartean, Flyschekoak–, yate edo belaontzian nabiga daiteke eta orotariko itsas jarduerak egin daitezke.