English   |   Français   |   Español  
Hotel en Getaria
 
 
 
 
 
 
 
 

LOGELAK

 

ORIO - Lehenengo solairuko logela honek bainugela bikaina du, eta inguruko zelaietara eta Iturregiko igerilekura ematen du.


ZUMAIA - Ia 40 m2 ditu logela hau lehenengo solairuan dago, izkina eginez. Oso argitsua da, eta mendiaren ikuspegi zoragarria du.

AZKIZU - Etxean duen kokapenagatik, intimitate handia du logela zabal honek, baita marmol beltzez egindako bainugela originala ere. Leihotik, San Prudentzio auzoa eta inguruko parajeak ikusten dira.

IGELDO - Lehenengo solairuan dago, izkinan. Bainugelak inguruko zelaietara ematen du, eta, logelak, berriz, euskal kostaldearen ikuspegi zoragarria eskaintzen du.

JAIZKIBEL - Logela honetako ohetik ikus daitezkeen euskal kostaldeko mendi ugarien artean, hara hor Jaizkibel. Ikuspegi paregabe horretaz goza daiteke bainugelako leiho ondoan dagoen bainuontzi originaletik ere.

ZARAUTZ - Hauxe da logelarik handiena (44m2). Logelan egongela txiki bat du, eta Zarauzko badiaren eta euskal kostaldearen bista paregabeak ditu.

ITURREGI SUITEA - Bigarren solairuan dago, eta zelaietara eta igerilekura ematen du. 50 m2 baino gehiagoko suite honek egongela zabala eta bainugela zoragarria ere baditu.

GETARIA SUITEA - Ia 60m2-ko suitea da, balkoi eta guzti. Txoko guztietatik euskal kostaldearen eta Getariako itsasargiaren bista paregabeak ditu.
 
 
Orio
 
Zumaia
 
Azkizu
 
Igeldo
 
Jaizkibel
 
Zarautz
 
Suite Iturregi
 
Suite Getaria
 
HOTEL ITURREGI **** - Barrio Azkizu - 20808 GETARIA (Guipúzcoa)
Tlf. +34 943 89 61 34 - Fax. +34 943 14 04 18 ·
info@hoteliturregi.com